Aranzadi Zientzi Elkarteak, euskal ingurua eta gizarteak aztertzen ditu denboran zehar, ikerketa lerro ezberdinetatik.


Zorroagagaina kalea, 11
E-20014 Donostia
Tel. 943-466142 / Faxa 943-455811
Posta elektronikoa:
idazkaritza@aranzadi-zientziak.org


HISTORIA

Gure elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat.

Izena
Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna.

Elkartearen bulegoak bi eraikinetan daude banatuta:

* Zorroaga Gaina. Honetan Idazkaritza Orokorraren egoitza dago.

* Arbide Dorrea, (kutxaren jabetzakoa), Miramon parke teknologikoan.

HELBURUAK

Elkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik, honela natura eta antropologia zientzietan Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.

Gaur egun plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen duen azterlan eta Ikerketa zentroa da.

Azterketa orokorrak eta baita ere ikerketa burutzen ditu hainbat lan arlotan; era berean zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu ere natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean.

JARDUERAK

* Gipuzkoako Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa zaintzea eta ikertzea (antropologia, arkeologia historikoa, historiaurreko arkeologia eta etnografia sailak).

* Natur baliabideen inbentarioa eta azterketa: flora eta landaredia; ornodunak... (botanika, ornodunen eta ornogabeen saila).

* Euskal Herriko mikologia katalogoa (mikologia saila).

* Gipuzkoako karsten azterketa sistematikoa. Hidrogeologia, geomorfologia eta bioespeleologia (karstologia saila).